XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezer ez - esan zuen aitatxok.

- Egunkaria ilunpetan irakur dezadan nahi du zure semeak, zuk diozun bezala.

- Eta norena da errua?- galdegin zuen amatxok.

- Benetan burutazio bikaina izan da linterna bat erostea!.

- Nik ez nion ezer erosi!- garrasi egin zuen aitatxok.

- Bera da ongi pentsatu gabe bere dirua gastatu duena; linterna xahar hori erostekorik ez nion nik esan!.

- Dirua ez hau eta ez hori * ez hau eta ez hori: gehiegi pentsatu gabe gastatzeko ohitura norengandikoa ote duen galdetzen diot askotan neure buruari.

- Ez da linterna xahar bat hau - nik garrasika.

- O!- esan zuen amatxok -. Ulertu dut xehetasun hori.

- Hala ere, jakinerazi nahi dizut nire osaba krisian gelditu dela eta zure anaia Eugene berriz...

- Nikolas, zoaz, zoaz jolasera zeure gelara - esan zuen aitatxok.

- Baduzu zeuretzako gela bat ezta? Zoaz, beraz.

- Nik amatxorekin hitzegin beharra dut.

Orduan nire gelara igo eta ispilu aurrean jolastu nuen.

Linterna aurpegi barrenean jarri eta fantasma baten itxura hartzen nuen eta gero linterna nire ahoan sartu nuen, masailak gorri-gorri jarri zitzaizkidan, eta nire patrikan sartu nuen eta dena ikusten zen galtzen gainetik, eta gaizkileen arrasto bila nenbilen amatxok afaria prest zegoela esanez deitu zidanean.

Mahaian txantxetarako gogorik inork ez zuenez, ez nintzen ausartu afaltzeko argia itzaltzeko eskatzen, eta plomoak erreko ote ziren zain egon nintzen, batzutan gertatzen bait da hau, eta kasu horretan hamaika jendek gustora asko hartuko zukeen nire linterna, eta afal ondoren aitatxorekin jaitsiko nintzatekeen bodegara plomoak jartzeko argi egitera.